Udalak 6.300 euro jaso ditu konpost ontziak erosteko

Anboto 2012ko uzt. 18a, 09:40
Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak 6.300 euroko diru-laguntza eman dio udalari konpostaren inguruko ekimen bat martxan ipintzeko

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak 6.300 euroko diru-laguntza eman dio udalari konpostaren inguruko ekimen bat martxan ipintzeko. 

 

Diru horregaz konpost ontziak erosi  eta udalean eskaera egin dutenen artean banatuko dituzte.
Jasotako diru-laguntza eskatutakoa baino txikiagoa izan da, baina proiektua martxan ipintzeko nahikoa. 10.500 euro eskatu zituzten eta Aldundiak %60a eman die. Ekimena Azterlan teknologia zentroaren bidez gauzatuko dute.

 

Azterlanek lau epealditan gauzatuko du ekimena. Lehenengo liburuxka informatiboak banatuko dituzte herritarren artean. Ondoren, sentsibilizazio kanpaina egingo dute eta formakuntza tailerrak emango dituzte. Konpostaren inguruko formazioa eskaini ondoren, atez ateko jarraipena egingo dute konpost ontziak jaso dituztenen artean eta telefono bidezko zerbitzua ere eskainiko dute. Ekimena oporren ondoren, irailean, ipini gura dute martxan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!