Radarrak jartzeko eskaerari ezetz esan dio Jaurlaritzak

Anboto 2012ko uzt. 13a, 08:45
Alternatibak bilatzeko Jaurlaritzaren, Aldundiaren eta Udalaren arteko batzarra proposatu dute

Alternatibak bilatzeko Jaurlaritzaren, Aldundiaren eta Udalaren arteko batzarra proposatu dute.

 

Eusko Jaurlaritzaren Trafiko zuzendari Amparo Lopezegaz izandako batzarrean, Izurtzako alkate Luis Ballarinek berriro adierazi zion herriguneko irteeretan radar bana ipintzeko beharra. Izurtzako Udalak behin baino gehiagotan egin du eskaera berbera, herrigunetik autoak gehiegizko abiaduran pasatzen direla uste duelako. Jaurlaritzak erantzun die ez dutela aurreikusten radarrak ipintzeko aukerarik.

 

Radar finkoen ordez, autoen bidezko kontrol mugikorrak egiten jarraituko dute. Neurri hori ez zaio nahikoa iruditzen Ballarini: “Aste batean egoten dira eta hurrengo hiru hileetan bat ere ez”. Beraz, Amparo Lopezi eskatu dio Aldundiagaz hartuemanetan jar daitezela, hiru erakundeen arteko batzar bat posible den aztertzeko. Lopez ados agertu da eta alternatibak bilatzen jarraitzeko prestutasuna erakutsi du.

 

Alternatiba posibleei buruz ere jardun dute: biribilgunea, autoen abiadura  markatzen duen seinaleztapena jartzea, herrigunean erreia estutzea edo beste asfalto mota bat ipintzea…  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!