Iker Lakaren kartela, herriko jaiak iragartzeko

Anboto 2012ko uzt. 8a, 08:20
Kartel bi aurkeztu dituzte Izurtzako jaietako kartel lehiaketara eta Kultura Batzordeak Iker Laka Barandikaren lana aukeratu du

Kartel bi aurkeztu dituzte Izurtzako jaietako kartel lehiaketara eta Kultura Batzordeak Iker Laka Barandikaren lana aukeratu du.

 

Lakak hamazortzi urte ditu eta eibartarra da, baina familia du Izurtzan. Lakaren kartelean  herriko jaiak ospatzen ari diren herritarrak ageri dira, marrazki batzuen bidez irudikatuta: batzuk dantzan dabiltza, besteak edari  baten laguntzagaz berbetan…

 

Maialen Sarasua zinegotziak kartelaren aukeraketa arrazoitu du: “Azken batean herriko jaiak pertsonak dira, ekitaldietan parte  hartzen duten lagunak. Hori da jaietako oinarria. Iker Lakaren kartelak ideia hori hobeto adierazten zuela uste dugu eta horregatik aukeratu dugu berak aukeztutako lana”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!