Gosekale eta Aberaskale nor baino nor jaietan

Anboto 2012ko uzt. 1a, 08:42
Herri olinpiadak egingo dituzte jaietan. Herrian bizi ziren zonaldearen arabera izurtzarrak Aberaskale eta Gosekale legez ezagutzen ziren sasoi batean. Zonalde biak lehiatuko dira jaietan.

Gosekale eta Aberaskale nor baino nor jaietan.

 

Jai batzordeak ia osatua du jaietako egitaraua. Aurtengo nobedadeetako bat herri olinpiadak izango dira. Olinpiada horietan herria bitan zatituko dute; Antonio Txiki okindegi alboko bihurgunetik Mañariarantz bizi direnei historikoki Aberaskale deitu izan zaie, eta bihurgunetik herrigunerantz bizi direnei Gosekale.

 

Inskripzioa hasten denean talde batean edo bestean emango dute izena herritarrek. Bestalde, mozorro lehiaketarako gaia Kirola izango da aurten, jai batzordean adostu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!