Errioxako Quel herrira doaz egun pasa ekainaren 30ean

Anboto 2012ko eka. 22a, 08:42
Gaur 15:00ak arte dago izena emateko aukera

Gaur 15:00ak arte dago izena emateko aukera.

 

Izurtzako Udalak eta Erdoitzako Amaren elkarteak egun pasa antolatu dute Errioxako Quel herrira, ekainaren 30erako (zapatua). Gaur 15:00etan amaitzen da izena emateko epea udaletxean.

 

Ekainaren 30ean, 8:30ean irtengo da autobusa herriko plazatik. Quel herrira heltzean, olio eta likor ekoizle bana bisitatuko dituzte. Ostean, Picuezo eta Picueza izeneko harrizko monolitoak bertatik bertara ikusiko dituzte. Denboraren joanak eta naturako indarrek  moldatutako harri bi dira Picuezo eta Picueza; batek 45 metro ditu eta besteak 30 metro. Venezia jatetxean bazkalduko dute gero, eta dantzarako eta bingorako aukera egongo da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!