Santa Ageda ermitarako bidea asfaltatu dute

Anboto 2012ko eka. 17a, 08:55
Udalak 10.000 bat euro bideratu ditu San Agedeaako bidea asfaltatzera. Gorrez gainera, aparkalekuan alde batetik besterako gorune bi ipini dituzte, autoekin derrapeak egin ez ditzaten

Udalak 10.000 bat euro bideratu ditu San Agedeaako bidea asfaltatzera. Gorrez gainera, aparkalekuan alde batetik besterako gorune bi ipini dituzte, autoekin derrapeak egin ez ditzaten.

 

San Ageda ermitarako bide zati bat asfaltatu dute. Orain arte   250 bat metroko bide zati hartan hartxintxarra zegoen eta autoentzako gatxa zen handik igarotzea. Horregatik, Basogintzako diru-laguntza bat aprobetxatuz, udalak 10.000 euroko atala bideratu du lan horietara. Ermita hori ezaguna da, urtero, irailean, jaietako lehen domekan, jai egun bat bertan antolatzen delako.


Horrez gainera, pilotalekuaren atzealdeko aparkalekuan zeharkako gorune luze bi ipini dituzte. Izan ere, sarritan jendea autoekin bertara joaten zen derrapatzen eta zibarena egiten. Aparkaleku osoan nabariak dira pneumatiko arrastoak. Gorune bi horiekin horrelako jarduerak eragotzi gura dituzte.

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!