Jaietan mantendu egingo dute mozorro lehiaketa

Anboto 2012ko eka. 4a, 08:54
Mozorrotzeko gai bat zehaztuko dute aurten

Mozorrotzeko gai bat zehaztuko dute aurten.

 

Jai bartzordea iraileko jaiak prestatzen ari da apurka-apurka. Astelehen honetan izan duten batzarrean iaz lehenengoz antolatu zuten mozorro lehiaketa mantentzea erabaki dute: “Herritarren erantzuna ona izan zen eta jai giroa sortzen ere lagundu zuen; horregatik erabaki dugu ekimena berriro antolatzea”.

 

Joan zen urtean ez zuten mozorrotzeko gairik zehaztu, eta horrek zaildu egin zuen epaimahaiaren lana. Horregatik, aurten gai zehatz baten inguruan antolatuko dute lehiaketa. Hainbat proposamen izan dira, baina oraindik ez dute bat aukeratu. Hurrengo batzarra ekainaren 18an egingo dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!