Bide ondoko aparkaleku batzuk mantendu gura ditu udalak

Anboto 2012ko mai. 26a, 09:27
Herrigunean, plazaren eta errepidearen artean, autoak aparkatzeko erabiltzen den zonalde bat dago. Hamar bat autorentzako tokia du. Autobus geltoki berria hantxe egingo dutenez, hiru-lau autorentzako tokia bakarrik geratuko da

Herrigunean, plazaren eta errepidearen artean, autoak aparkatzeko erabiltzen den zonalde bat dago. Hamar bat autorentzako tokia du. Autobus geltoki berria hantxe egingo dutenez, hiru-lau autorentzako tokia bakarrik  geratuko da.

 

Aldundiak ez du nahi gune hori aparkatzeko erabiltzerik, autoak atzez irten behar dutenez arriskutsua delako. Udalak dio ulertzen duela Aldundiaren jarrera, baina  leku batzuk matendu gura dituzte, mugatuta bada ere, Luis Ballarin alkateak esan duenez: “Udalerako eta tabernarako kudeaketak egiten dituztenentzako bi-hiru aparkaleku izatea nahi dugu eta negoziatzen gabiltza Aldundiagaz”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!