Geltokia egiteko lur zati bat utziko diote Udalari

Anboto 2012ko mai. 17a, 10:18
Inguruko enpresak dira zati horren jabe eta baimena eman dute obrak egin ahal izateko

Inguruko enpresak dira zati horren jabe eta baimena eman dute obrak egin ahal izateko.

 

Botikaren ondoan egin gura duten autobus geltokiko lur zati bat inguruan dauden enpresena da. Beraz, enpresa horien baimena behar zuten eremu hartan lurrak mugitzeko. Udala eta enpresetako ordezkariak negoziatzen ibili dira eta akordioa lortu dute: enpresek lur zati horren lagapena egin diote udalari. Orain lortutako akordioa notario baten aurrean sinatzea falta zaie, akordioa legezko egiteko.

 

Ordainetan, enpresetako ordezkariek zera eskatu diote Udalari: etorkizunean Izurtzako Jauregiaren atzealdean aurreikusita  dauden etxebizitzak eraikitzen direnean, autobus geltokia hara lekualdatzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!