Lekeitiora irteera antolatu du jubilatuen elkarteak

Anboto 2012ko mai. 14a, 08:15
Jubilatuen elkarteak Lekeitiorako egunpasa antolatu du ekainaren 2ko zapaturako. Autobusa goizeko 10:00etan irtengo da aparkalekutik

Jubilatuen elkarteak Lekeitiorako egunpasa antolatu du ekainaren 2ko zapaturako. Autobusa goizeko 10:00etan irtengo da aparkalekutik.

 

Elkarteko kideek jakitera eman dutenez, maiatzaren 27a baino lehenago eman behar da izena Herriko tabernan. Bazkide direnentzako 20 euro balio du irteerak;  jubilatuen elkarteko bazkide ez direnentzako prezioa, ostera,  25 euro izango da.

 

Ondarroan geldialdia

Goizeko lehenengo geraldia Ondarroan egingo dute eta bertan egongo dira eguerdira arte. Ostean, autobusa hartu eta  Lekeitiora joango dira eta bertan bazkalduko dute. Makailaoa eta marmitakoa daude menuan beste jaki batzuen artean. Arratsaldea libre utziko dute Lekeitioko portua eta kaleak bisitatzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!