Jaien antolakuntzan parte hartzera deitu du udalak

Anboto 2012ko mai. 7a, 08:13
Irailean ospatuko dituzte Erdoitzako Andra Maria jaiak, eta antolatzeko batzarrak egiten hasi dira apirilean

Irailean ospatuko dituzte Erdoitzako Andra Maria jaiak, eta antolatzeko batzarrak egiten hasi dira apirilean.

 

Lehenengo batzar horretara herriko elkarteak (Argintxu, jubilatuen elkartea…) eta norbanakoak batu ziren, zortzi bat lagun guztira. Dena den, udal ordezkariek ahalik eta jai parte-hartzaileenak izatea gura dute: “Herritarrei hurrengo batzarrera joateko dei egiten diegu, ideia berriak eztabaidatu eta ahalik eta jai egitaraurik zabalena lotzeko”. Hurrengo batzarra maitzaren 21ean izango da, astelehena, 19:30ean, udaletxeko batzar gelan.

 

Lehenengo batzarra emankorra izan zela azaldu dute udal ordezkariek: “Ideia interesgarriak egon ziren”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!