Konposta egiteko 25 ontzi eskuratu gura ditu udalak

Anboto 2012ko api. 26a, 08:42
Aldundiaren diru-laguntzaren esperoan daude

Aldundiaren diru-laguntzaren esperoan daude.

 

Nork bere etxean konposta egiteko aukera eskaini gura du udalak. Horretarako, diru-laguntza eskatu du Bizkaiko Foru Aldundian, eta hile biko epean erantzungo dio. Udalak laguntza jasotzen badu, konposta egiteko 25 ontzi erosiko dituzte, eta interesa erakutsi duten herritarren artean banatu.

 

Ontzi bat gura duenak, udaletxera joan besterik ez dauka, eta interesa agertu. Herritarrek ez dute ontziengatik ezer gehiago ordaindu beharko.

 

Bere sasoian Azterlanek  hondakinen berrerabilpenerako programa landu zuen udalarentzat eta, ondorioz, teknologia-zentroak egingo du bitartekari lana.  Azterlan arduratuko da konposta zelan egin irakasteko ikastaroak antolatzeaz, dudak argitzeaz nahiz jarraipena egiteaz.

 

Programa ekainean edo  uztailean martxan ipintzea gura dute, diru-laguntza jaso eta berehala. Arrakasta badu hurrengo urterako ontzi gehiago lortzen saiatuko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!