Alegazio gehien, ur azpian gera daitekeen eremuari

Anboto 2012ko mar. 31a, 08:57
Plan Orokorreko bost alegazio gai horri dagozkio

Plan Orokorreko bost alegazio gai horri dagozkio.

 

Hiri Antolomenduko Plan Orokorrak hamahiru alegazio jaso ditu eta horietako bost gai beraren ingurukoak dira: Elizalde auzoan errekatik errepidera artean dagoen hamar bat hektareako lur zatia. Izan ere, eremu hori “urak hartua izateko arriskugarri” legez jasotzen du Planak, eta izendapen horrekin ez dago zonalde hartan, esaterako, etxebizitzak egiterik.

 

Udalbatzarrak ez ditu alegazio horiek onartu, baina “izurtzar horien kezka partekatzen du eta hurrengo  Plana lantzen denerako (hamar urterako iraupena du) izendapen hori aldatzen saiatzeko asmoa dugu”, azaldu du Luis Jose Ballarin alkateak.

 

Udalak eremu horren azterketa berriago eta zehatzago bat eskatuko dio Uren Agentziari. Mañaria erreka inguruko zein erreka horri batzen zaizkion errekasto bien inguruetako landak  urak hartzen ditu euri-jasa handiak daudenean, baina zonaldeko hamar hektareak definizio horren barruan sartzea larregi dela uste dute.
Udalbatzarrean, aurkeztutako hamahiru alegazioetatik  bi onartu zituzten; biak ere partzialki onartu ziren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!