Ideia lehiaketak definituko ditu bizileku berriak

Anboto 2012ko mar. 22a, 08:58
Frontoiaren atzealdean egin asmo dituzten etxebizitzak zelakoak izango diren definitzeko, ideia lehiaketa abiatuko du Udalak.

Frontoiaren atzealdean egin asmo dituzten etxebizitzak zelakoak izango diren definitzeko, ideia lehiaketa abiatuko du Udalak.

 

Orain oinarriak zehazten ari dira, gutxieneko baldintzak prestatzen, eta hilabeteren barruan lehiaketa martxan ipintzeko asmoa dute. Herritarren artean egin zuten galdeketa bat, eta han irtendako ondorioak erabiliko dituzte oinarriak osatzeko.

 

Bestalde, etxebizitza berrien lanak hasi aurretik hainbat azterketa egin behar dituzte (azterketa akustikoa, tartean), eta Azterlanen bidez ari dira egiten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!