Zebrabidea atonduta, seinale bertikalak faltan

Anboto 2012ko mar. 18a, 08:24
Botika parean egokitu dituzten semaforo biak martxan jartzeko seinale bertikalak ipintzea falta da. Atzo zebrabidea pintatu zuten langileek eta goizean errepideko alde bat itxita egon zen

Botika parean egokitu dituzten semaforo biak martxan jartzeko seinale bertikalak ipintzea falta da. Atzo zebrabidea pintatu zuten langileek eta goizean errepideko alde bat itxita egon zen.

 

“Errepidearen alde banako semaforo biak zein egunetan martxan ipiniko diren esatea ez da erraza, inguru hartan egiten ari diren lanak hainbat enpresari esleitu dizkiegulako, baina  laster izango da”, adierazi du Jose Mari Agirrek, Bizkaiko Foru Aldundiko Errepide saileko kideak. “Enpresa guztien jakinarazpena jasotzen dugunean, hurrengo egunean indarrean egongo dira, erakunde guztien adostasuna dagoelako”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!