Geltokia egiteko lur zatia lagatzea adosten ari dira

Anboto 2012ko mar. 9a, 08:09
Alboko enpresek aldeko jarrera erakutsi dute

Alboko enpresek aldeko jarrera erakutsi dute.

 

Botikaren ondoan egin gura duten autobus geltokiak Udalarena ez den lur-zati bat ere hartzen du. Katastroan azaldu ez arren, hango metro koadro batzuk inguruko enpresenak dira. Horregatik, Udalak eta enpresetako ordezkariek batzarra egin zuten astelehenean egoera zelan konpondu aztertzeko. Oraindik erabateko adostasunera heldu ez diren arren, lur zati hori lagatzearen aldeko jarrera erakutsi dute.

 

Hamabost  bat negozio daude han eta gehienak joan ziren batzarrera. Enpresako ordezkarien eskakizunen artean daude, esaterako, sarrera libre uztea, garajeak baitaude inguruan.

 

Etorkizunean herriko jauregiaren ondoan etxebizitzak egin gura dituzte eta baliteke orduan geltokia hara tokialdatzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!