Herritarrei galdetuta, hiru gelako etxeak saltzea da aukera onena

Anboto 2012ko mar. 2a, 12:37
Frontoi ondoko etxebizitza berrien gaineko galdeketari 26 herritarrek erantzun diote

Frontoi ondoko etxebizitza berrien gaineko galdeketari 26 herritarrek erantzun diote. 

 

Frontoi ondoan egitekotan diren etxebizitzen gainean udalak banatu duen galdeketa 26 lagunek erantzun dute. Alokairuko ala erosketako etxebizitzak gurago dituzten  galdetuta, aukera biek antzeko erantzun kopurua jaso dute; 21 erantzun erosketaren aldekoak dira, eta 18 alokairuaren aldekoak.

 

Gela kopuruari dagokionez, hiru gelakoek 22 boto jaso dituzte; gela biko aukerak 13 erantzun izan ditu, eta gela bakarrekoak

 

lau besterik ez. Argitu behar da herritar batzuek aukera bat baino gehiago aukeratu dituztela. Erantzunak eman dituztenen gehiengoa 20-35 urteko gazteak dira.

 

Herritarren erantzunak baloratu ondoren, proiektua idazteari ekingo diote. Udal ordezkariak pozik agertu dira “erantzun kopuruak eskaria badagoela adieratzen duelako”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!