Semaforoa ipini ondoren, autobus geraleku bi atontzen hasiko dira

Anboto 2012ko ots. 23a, 09:37
Semaforo eta zebrabidea botika parean dabiltza egiten; autobus geraleku bat ere ipiniko dute bertan, eta bestea plaza ondoko aparkalekuan

Semaforo eta zebrabidea botika parean dabiltza egiten; autobus geraleku bat ere ipiniko dute bertan, eta bestea plaza ondoko aparkalekuan.

 

Herria zeharkatzen duen errepidean proiektu nagusi bi gauzatuko dituzte datozen asteetan. Lehenengoa, dagoeneko egiten dabiltzana, oinezkoei dagokie: botika parean semoforoa eta zebrabidea ipintzea. Bigarrena garraio zerbitzuari dagokio: botika parean eta Herriko Taberna ondoan autobus geralekuak ipintzea.

 

Semaforo berriagaz, udalaren urteetako eskakizunari ari zaio erantzuten Aldundia. Mañarirantz doan espaloian dabiltzan oinezkoek, laster, botika parean izango dute bidea gurutzatzeko aukera. Herriguneko semaforoa eta ipintzen dabiltzan berria konmutatuta egongo dira, eta bateko botoia zapaltzean bestea ere gorri ipiniko da.

 

Semoforoa eta zebrabidea amaitzen dituztenean hasiko da udala aubobus geltoki biak egiten. Proiektua gauzatzeko diru-laguntza eskatuko dute Aldundian, otsaila amaitu baino lehenago. Durangorako noranzkoan, semaforo berriaren ondoan eraikiko dute geltokia. Horretarako, bide ondoko horma zati bat eraitsi beharko dute.
 Gasteizerako noranzkoan, plazaren eta errepidearen arteko aparkalekuan egingo dute geltokia. Hasieran dagoen espaloi zatia estutu eta geltokiak aparkalekuaren erdia hartuko du gutxigorabehera . Beraz, zazpi bat autorentzako tokia geratuko da oraindik Herriko Tabernaren aldetik.

 

Era berean, Antonio Txiki okindegi inguruan ispilu bat ipintzea ere lehentasunen artean dute, autoen sartu-irtenetan ikuspena handitzeko; bihurgune arriskutsua dago bertan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!