Zuzendaritza batzorde berria aukeratuko du Bide-Aldek

Anboto 2012ko ots. 22a, 08:43
Otsailaren 25ean batzar orokorra egingo dute Bide-Alde elkartean, eta urteko kontuak garbitzeaz batera zuzendaritza berria aukeratuko dute

Otsailaren 25ean batzar orokorra egingo dute Bide-Alde elkartean, eta urteko kontuak garbitzeaz batera zuzendaritza berria aukeratuko dute.

 

Tomas Garitaonandia buru duen zuzendaritzak bete du estatutuek arautzen duten urtebeteko epea, eta batek baino gehiagok jarraitzeko eskatu dioten arren gurago du postua beste bati utzi.

 

Bazkideen zerrendan hurrengo dauden bost lagunek osatuko dute zuzendaritza berria, eta euren artean erabakiko dute presidente nor egin. Gaur egun 35 bazkide ditu elkarteak.

 

Bestalde, elkarteko diru kontuak orekatuta daudenez ,batzarrean ez da kuota igoerarik proposatuko. Aurtengo ez dute inbertsio handirik egin beharrik izan, baina elkarteko 20 bat aulki aldatu dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!