Garauntzan etxebizitzak eraiki ahal izateko tramitea

Anboto 2012ko ots. 5a, 09:16
Udalak etxebizitzak eraiki gura dituen Garauntzako zonaldea \'babesgune akustiko berezi\' izendatzeko eskatu du Bizkaiko Aldundiak

Udalak etxebizitzak eraiki gura dituen Garauntzako zonaldea “babesgune akustiko berezi” izendatzeko eskatu du Bizkaiko Aldundiak.

 

Joan zen astean burutu zuten plenoan eman zioten bide klasifikazio hori garatzeko tramitazioari: zaratari buruzko 37/2003 legearen 25. artikuluak agintzen duenaren arabera, zonalde berezi izendatzeko espedienteari ekin zioten, Bilduko udal gobernuko eta EAJko zinegotzien aldeko botoekin. Horren ondoren, etxebizitzak eraiki gura dituzten Garauntzako inguru horretako zarataren neurketa burutuko dute.

 

Frontoi aldameneko U.E. 2, U.E. 4 eta ondoan dagoen lur urbanizaezineko eremuetan 2011ko urriaren 10eko ingurumen inpaktuaren txostena betearazteak dakartza aipaturikoa lako neurriak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!