Aurrekontu proposamen adostua mahai gainean

Anboto 2012ko urt. 24a, 08:03
Bihar burutuko dute 2012rako udal aurrekontuaren gaineko udalbatzarra. Bilduko gobernuak ogasun batzordean egindako proposamenari EAJk egindako ekarpenak barne hartuta, iazkoa baino %1,22 txikiagoa den udal aurrekontua proposatuko dute batzar horretan, guztira, 716.000 euro jasotzen dituena

Bihar burutuko dute 2012rako udal aurrekontuaren gaineko udalbatzarra. Bilduko gobernuak ogasun batzordean egindako proposamenari EAJk egindako ekarpenak barne hartuta, iazkoa baino %1,22 txikiagoa den udal aurrekontua proposatuko dute batzar horretan, guztira, 716.000 euro jasotzen dituena.

 


Inbertsioen atalean, 233.000 euro aurreikusi dituzte aurrekontu proposamen horretan: Bilduko alkateak aurreratu digunez, Elizalde auzoko uren sarea konpontzeko 20.000 euro; Plan Orokorraren berrikuspenagaz jarraitzeko 51.000; etxebizitza sozialak egiteko proiektuaren idazketa eta exekuziorako 107.000; eta herrian autobus geltoki berria atontzeko beste 22.000 euro bideratzea proposatuko dute, besteak beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!