Zauriturik eragin ez duen sutea piztu da biltegi lez erabilitako enpresa baten

Anboto 2012ko urt. 10a, 12:33
Elizalde auzoan biltegi moduan erabilitako pabilioi baten sutea piztu da, gaur, 09:00ak inguruan. Ertzaintzak emandako datuen arabera teilatuan egiten ari ziren obretan sortutako txinpartak sortu du sua. Ez da zauriturik izan

Elizalde auzoan biltegi moduan erabilitako pabilioi baten sutea piztu da, gaur, 09:00ak inguruan. Ertzaintzak emandako datuen arabera teilatuan egiten ari ziren obretan sortutako txinpartak sortu du sua. Ez da zauriturik izan.

 

Hutsik zegoen enpresa baten sortu da sua. Biltegi moduan erabili izan duten pabilioi horren teilatuan zenbait obra egiten zebilzela sortu omen da txinparta. Horrela argitu du Ertzaintzak. Suhiltzaileak bertaratu dira eta 10:00ak inguruan amatatuta zegoen sua.

 

Abadiñoko Muntsaratz auzoan somatu dute kea eta plastiko erre usaina Anbotori jakin eragin diotenez. Era berean, Durangoko Tabira auzotik ere ikusi zitekeen kea.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!