Aurtengoa baino %3,4 txikiagoa den aurrekontua 2012 urterako

Anboto 2011ko abe. 18a, 09:15
Urtea amaitu orduko, abenduaren 21ean burutzea itxaroten duten udal bilkuran aurkeztuko du Bilduko gobernuak 2012 urterako udal aurrekontuen proposamena

Urtea amaitu orduko, abenduaren 21ean burutzea itxaroten duten udal bilkuran aurkeztuko du Bilduko gobernuak 2012 urterako udal aurrekontuen proposamena.

 

Eguenean batu ziren udaleko alderdi biak ogasun batzordean, eta han aurkeztu zion Bilduko udal gobernuak EAJko oposizioari aurrekontu proposamena, denera 700.000 euro jasotzen dituena.

 

Amaitzear dagoen urte honetan udalaren jarduna gidatu duena baino %3,4 txikiagoa den aurrekontua proposatuko du, abenduaren 21ean, Bilduko gobernuak: inbertsioetarako diru-atal apalagoa aurreikusi du gobernuak.

 

Abenduaren 21eko udalbatzar horretan jorratuko dute, bestalde, gobernuak proposaturiko kreditu aldaketa bat ere. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!