Espero baino bisitari eta erosle gehiago I. Gaztardogi azokan

Anboto 2011ko abe. 9a, 10:44
Azokak izandako harreragaz \'oso pozik\' daude

Azokak izandako harreragaz "oso pozik" daude.

 

Abenduaren 6an, herriko patroiaren egunean, frontoian burutu zuten I. Gaztardogi azoka. Nekazal azoka antolatu duten lehenengo edizioa izateko, “espero baino jende gehiago etorri delako” eta udaletik luzatutako proposamenak “harrera oso ona eduki zuelako” oso gustura agertu dira azokaren antolatzaileak.

 

Herriko zaindariaren eguna, abenduaren 6ko San Nikolas eguna, aukeratu zuten I. Gaztardogi azoka burutzeko.
Durangaldeko, Bizkaiko eta Arabar Errioxatik etorritako nekazariek landutako fruituak eta prestatutako produktuak dastatu eta erosteko aukera izan zuten Izurtzako Udalak antolaturiko azokaren lehenengo ediziora gerturatu ziren bisitariek.

 

Durangaldekoak izan ziren bertaratu ziren bisitaririk gehienak. Nekazariak ere pozik agertu ziren salmentekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!