Umeendako jolasgunea eta gimnasiarako ekipamendua

Anboto 2011ko aza. 21a, 09:19
San Nikolas egunean, abenduaren 6an, aurreikusten dute Abadetxeko parkean ipiniko duten umeendako jolasen eta nagusiendako gimnasiarako gunearen inaugurazio ekitaldia burutzea

San Nikolas egunean, abenduaren 6an, aurreikusten dute Abadetxeko parkean ipiniko duten umeendako jolasen eta nagusiendako gimnasiarako gunearen inaugurazio ekitaldia burutzea.

 

Datorren astean ekingo diete, Bilduko gobernu taldeak adierazi duenez, lanei. Ballarin alkateak azaldu duenez, besteak beste, Durangoko Ezkurdiko umeendako jolasgunea prestatu duen enpresari esleitu diote gunea atontzeko lana.

 

Nagusiendako gimnasiarako aparatuekin, eserlekuekin eta kale-argi berriekin gura dute parkea atondu, eta belargune bat ere edukiko du eremuak. Asteon udalean azaldu digutenez, 39.000 euroko aurrekontua du aisialdi gune berri hori atontzeko proiektuak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!