Beste eskari bat aurkeztu du udalak trafiko zuzendaritzan

Anboto 2011ko aza. 11a, 08:36
Abuztuan aurkeztu zuen udalak Eusko Jaurlaritzaren trafiko zuzendaritzan eskaria herria gurutzatzen duen BI-623 errepidetik igarotzen diren autoen abiadura geldotzeko neurriak hartu ditzaten eskatuz, alkatearen sinaduragaz

Abuztuan aurkeztu zuen udalak Eusko Jaurlaritzaren trafiko zuzendaritzan eskaria herria gurutzatzen duen BI-623 errepidetik igarotzen diren autoen abiadura geldotzeko neurriak hartu ditzaten eskatuz, alkatearen sinaduragaz.

 

Bilduko Ballarin alkateak azaldu digunez, “hilabete baino gehiago da eskaria aurkeztu genuela, eta ez dugu ezelako erantzunik jaso,  eta azaroaren 28ko datagaz beste idatzi bat bidali dugu trafiko zuzendaritzara”.
Idatzi horretan, besteak beste, “orain denbora bat burutzen hasi ziren eta azkenaldian gutxiagotan egin dituzten abiadura kontrolak mantendu edo maiztasun handiagoz egin ditzatela” eskatu dio Izurtzako Udalak Trafiko Zuzendaritzari. Bestetik, “abiadura radar finkoak ipini ditzatela” ere eskatu du udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!