Herriko Taberna oraingo ostalari berei esleitu diete

Anboto 2011ko aza. 6a, 08:03
Eskaintza bakarra egon da udalaren lehiaketan

Eskaintza bakarra egon da udalaren lehiaketan.

 

Udalaren jabetzakoa den Herriko Taberna errentan emateko ikasturte hasieran lehiaketa publikoa deitu zuten, eta asteon udal arduradunek jakinarazi dutenez, proposamen bakarra jaso dute: hain zuzen, orain arte taberna eroan dutenek egin dute eskaintza. 

 

Azken hamar urteetako Herriko Taberna ustiatzeko kontratua amaituta, Eleizalde 20ko lokalaren ustiapena beste bost urterako emango dute, orain, errentan.

 

Udalaren webgunean argitaratu zituzten baldintzetan adierazi zutenez, luzatu daitezkeen bost urterako esleituko dute Herriko Tabernaren ustiapena. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!