Sutea izan da Elizalde auzoan

Anboto 2011ko urr. 27a, 13:00

Sua sortu da goizaldean Elizalde auzoan. Iurretako suhiltzaile-etxetik dotazio zabala bertaratu da 06:00ak inguruan sortu den sua. Bertaratutako suhiltzaileek azaldu dutenez, ematen duenez, \'izan diren haize boladek jaurtitako arbola batek argi-indar kablea apurtu du, sua eraginez\'. Goizaldean joan da argia Izurtza eta Mañarian. Iberdrolak ez du argibiderik eman. Izurtzako industriguneko hainbat langile etxera bueltatu behar izan dute

Sua sortu da goizaldean Elizalde auzoan. Iurretako suhiltzaile-etxetik dotazio zabala bertaratu da 06:00ak inguruan sortu den sua. Auzokideek azaldu dutenez, ematen duenez, "izan diren haize boladek jaurtitako arbola batek argi-indar kablea apurtu du, sua eraginez". Horren eraginez argia joan da Izurzta eta Mañarian. Iberdrolak ez du argibiderik eman. Izurtzako industriguneko hainbat langile etxera bueltatu behar izan dute.

  

Elizalde auzoan sortu eta Etxanoraino zabaldu den sua amatatzeko lau ordu eta hogei minutu inguru behar izan dituzte suhiltzaileek. Hiru hiri-ponpa astun joan dira, baso-ponpa arin bat eta ponpa inudea bertaratu dira. Suhiltzaileen sei ibilgailu ere bertaratu dira eta 28 lagunek parte hartu dute sua amatatzeko lanetan. Ertzaintza eta zerbitzu teknikoko arduradunak ere bertaratu dira.

 

Argirik ez Izurtza eta Mañarian

Gertaera horren eraginez argindarra joan da 05:15ak inguruan  Izurtzako eremu handi baten eta Mañarian. Horrela azaldu digu Izurtzako auzokideek.  Izurtzan Antonio txikitik gora geratu dira argi gabe. Mañariako alkatea Endika Jaiok azaldu duenez, Iberdrolatik adierazi diete Elizalde auzoan izan den istripu horren eraginez joan dela argindarra: "Hainbat bider deitu dugu eta esan diguten bakarra da litekeela dela argia 13:00 inguruan bueltatzea".

 \"\"

"Durangon Abiadura Handiko Trena egiteko obren barruan dagoen tunel ingurutik hasi eta, luzetara, Izurtzako gasolindegiraino joan da sua", lekuko izan den Jesus Garate izurtzarrak Anbotori adierazi dionez.  "Durangoko herri baso batzuk hartu ditu suak eta Izurtzako bi-hiru baso pribatu ere bai". Suak ez du baserri baten ere kalterik sortu: "Suak gertuen izan duen eraikina Izurtzako txatartegia izan da (80 metro ingurura), baina, haizeak kontrako noranzkoan eroan du eta, gainera, suhiltzaileak ere bertan zeuden eta ez du kalterik sortu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!