Herriko taberna errentan emateko lehiaketa irekia

Anboto 2011ko urr. 22a, 09:31

Lehiaketa publikoa deitu dute herriko taberna alokatzeko; bost urterako, luzatzeko aukeragaz

Lehiaketa publikoa deitu dute herriko taberna alokatzeko; bost urterako, luzatzeko aukeragaz.

 

Azken hamar urteetako herriko taberna ustiatzeko kontratua amaituta, lehiaketa publikoa deitu du Eleizalde 20ko lokalaren jabetza daukan udalak, taberna errentan emateko.

 

Udaleko alderdi bien ordezkariek osatzen duten kontratazio mahaiak erabakiko du zer eskatzaileri eman, luzatu daitezkeen bost urtez,  herriko taberna  ustiatzeko aukera. Taberna esleitzeko, “ekonomikoki onurazkoen irizten den proposamena” aukeratuko dutela dio udalak kaleratutako baldintza orriak.

 

Udalaren webgunean batu dute lehiaketa publikoan parte hartu gura duten guztientzako informazioa eskuragai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!