Jaietako argazkiak batu ditu udalak wegunean

Anboto 2011ko urr. 8a, 12:17

Herritarren parte-hartzearen isla dira argazkiak

Herritarren parte-hartzearen isla dira argazkiak.

 

Herritarrak irailaren 4, 8, 10 eta 11ko jai-egunetarako antolaturiko egitarauan jasotako ekitaldiak gozatzen agertzen dituzten hainbat argazki daude udalaren www.izurtza.net webgunean, ikusi eta deskargatzeko aukeran.
Irailaren 2an hasi eta 11n amaitu arte, herrian jai-giroa zabaldu zuten ekimenetan parte hartu zuten izurtzarrak erakusten dituzte webgunean batutako argazkietako askok.

 

Besteak beste, lehiaketa gastronomikoetan, dantza emanaldietan, umeentzako ekitaldietan edo kirol ekitaldietan hartutako argazkiak daude ikusgai. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!