Gimnasia eta musika ikastaroak urritik aurrera

Anboto 2011ko urr. 3a, 08:06

Doakoak dira solfeoko eskolak eta hiru hilero 25 euro ordaindu beharko dira gimnasiakoak

Doakoak dira solfeoko eskolak eta hiru hilero 25 euro ordaindu beharko dira gimnasiakoak.

 

Orain dela astebetera arte, udaletxean eman ahal izan dute izena ikasturte honetan solfeo eta gimnasia ikastaroetan parte hartu gura dutenek. Urtero legez, urrian ekingo diete herritarrek ikastaro biei.
Musika ikasteko izena eman dutenen saioen kostua udalak hartuko du bere gain. Gimnasia saioetan jardun gura dutenek, berriz,  hiru hilero 25 euro ordaindu beharko dituzte.

 

Jaietako argazkiak

 

Udalaren www.izurtza.net webgunean daude ikusgai iraileko herriko jaietako ekitaldietan egindako hainbat argazkiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!