Aldundiko errepideen arduradunagaz batzartuta

Anboto 2011ko ira. 23a, 09:39

Eguaztenean batu ziren alkatea eta teknikariak Aldundiko errepide saileko zuzendariagaz

Eguaztenean batu ziren alkatea eta teknikariak Aldundiko errepide saileko zuzendariagaz.

 

Eguaztenean batu ziren udaleko teknikariak eta Ballarinalkatea  Bizkaiko Aldundiko Errepide Saileko Mikel Iriondo zuzendariarekin. Herria zeharkatzen duen errepidearen trafikoaren eragina gutxitzeko, biribilgune bat eta saihesbidea eraikitzeko beharra azaltzen dituen gutuna eroan zuten Aldundira.

 

Izurtzako Udalak erakunde horretan urteetan egindako eskariak aurkeztu zituzten beste behin. Errepide Sailaren ordezkariak udalak egindako “eskari guztiei erantzungo dietela eta egoera aztertuko duen teknikari bat bidaliko dutela” adierazi zuela azaldu digu Bilduko Ballarin alkateak. “Urteetan “eskariei baietz esan eta ez dute ezer egin”, dio alkateak. Proiektuok abiatzeko finantziaziorik ez daukala aurreratu dio udal gobernuari Aldundiak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!