Alkatearen soldata %10 jaistea onartu du gobernuak

Anboto 2011ko ira. 16a, 08:24

Bildu alderdiko Luis Jose Ballarin alkateak berak azaldu duenez, \'bizi dugun egoera ekonomikoa aztertu eta gastuak murrizten laguntzeko\' helburuagaz proposatu zuen bere karguagatik soldata %10 jaistea

Bildu alderdiko Luis Jose Ballarin alkateak berak azaldu duenez, “bizi dugun egoera ekonomikoa aztertu eta gastuak murrizten laguntzeko” helburuagaz proposatu zuen bere karguagatik soldata %10 jaistea.

 

Udalaren iraileko ohiko osoko bilkuran egin zuen proposamena, eta bere alderdiko zinegotzien aldeko bozkagaz onartu zuten aldaketa.

 

Bilduko alkatearen soldata murrizteko proposamenaren aurrean, abstentzioaren aldeko hautua egin zuten, bestalde, EAJko zinegotzi biek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!