Jaien bigarren asteburuan ere, egun osorako plana

Anboto 2011ko ira. 8a, 13:21

Itziarren Semeak, BEK eta Zirkinik Bez, zapatuan

Itziarren Semeak, BEK eta Zirkinik Bez, zapatuan.

 

Erdoitzako Andra Maria eguna ospatzeko, meza, Mendigain dantza taldearen emanaldia eta Jabier Iriondo palistari egindako omenaldia izan dira, gaur, Izurtzan.

 

Joan zen barikuan abiatu zituzten jaien bigarren asteburuari ekin diote, beraz. Irailaren 10ean, zapatuan, Disfraz Gaua ospatuko dute: herri afaria egingo dute, 21:00etan, eta Itziarren Semeak, BEK, eta Zirkinik Bez taldeen kontzertuak izango dira 23:00etan.

 

Domekan da jaien azken eguna, eta goizetik, Jaizale taldearen doinuekin ekingo diote egunari. Dantzak, bertso saioa, jubilatuen bazkaria eta mus txapelketa izango dituzte, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!