Emakumeei zuzenduriko frontenis txapelketa

Anboto 2011ko ira. 2a, 09:18

Azken lau-bost urteetan herriko jaietan arrakasta handia izan duen frontenis txapelketa berritasuna bategaz dator aurten; orain arte gizon artean jokatu duten txapelketaren lekuan, emakumezkoena prestatu dute aurten Gazte Lokaleko antolatzaileek.

Jaien lehenengo egunean, irailaren 2an, arratsaldez, hasiko den txapelketaren irabazlea nor den ere gaur iluntzean bertan jakingo dugu.

Txapelketa hasi aurreko egunean (eguenean) lau bikotek zeukaten izena emanda, eta beste horrenbeste gehiago itxaroten zituzten. Izurtzako bikote batek, eta Durangaldeko kirolariek ere emana zuten izena.
Lau urtean Izurtzako jaietan jokatu duten txapelketa arrakastatsua, beraz, berritasunekin dator aurten.  I.E.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!