Aukeratu dute jaiak iragarriko dituen kartela

Anboto 2011ko uzt. 14a, 12:23

Eduardo Landia durangarrak aurkeztu duen kartela aukeratu du epaimahaiak jaietarako

Eduardo Landia durangarrak aurkeztu duen kartela aukeratu du epaimahaiak jaietarako.

 

Irailean ospatuko dituzten herriko jaiak iragartzeko udalak deitutako lehiaketara aurkeztu zituzten lau kartel proposamenetik Jai Batzordeko kideek aproposen iritzitakoa zein den jakinarazi dute.

 

Eduardo Landia durangarrak lehiaketara bidalitako kartela hautatu dute herriko jaiak iragartzeko. Asteon udalean azaldu dutenez, jai egitaraua jasoko duen eskuorrian argitaratuko dute, datozen asteetan, kartel irabazlearen lana. Bigarren urtea da jaietako kartela lehiaketa bitartez hautatu dutena, eta lau proposamen jaso dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!