Udaleko batzordeen osaketa eta izendapenak

Anboto 2011ko uzt. 10a, 08:50

Aurreko legegintzaldian legez, bost batzorde mantentzea onartu zuten udaleko ordezkariek

Aurreko legegintzaldian legez, bost batzorde mantentzea onartu zuten udaleko ordezkariek. 

 

Bildu alderdiko gobernu taldeak egindako proposamenek egin zuen joan zen egueneko udalbatzarrean aurrera: besteak beste, Luis Jose Ballarin alkatearen lanaldi erdiko liberazioa, aurreko legegintzaldietako ordezkarien dietak mantentzea, eta batzorde  burutzak Bilduk hartzea onartu zuten egueneko plenoan.

 

Abstenitu egin ziren gobernu taldearen proposamen honi dagokionez jeltzaleak: udalbatzar eta batzordeetan parte-hartzeagatik dietak jasotzen dituzten moduan, batzarretara kale egiten duten zinegotziak penalizatzea proposatu zuen Bilduk. Pleno batera faltatzeagatik 50 euro, eta batzordeetan kale egiteagatik 30 euroko zigorra izango dute Izurtzako udaleko zinegotziek.

 

Udalbatzar horretan izendatu zituzte,n bestalde, Bilduko Luis Jose Ballarin alkate eta Maialen Sarasua alkateorde, eta EAJko Oskar Zarrabeitia diruzain.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!