Lau kartel jaso dituzte jaietako lehiaketarako

Anboto 2011ko uzt. 3a, 10:05

Asteon jaso ditu jaietako kartel lehiaketarako lau proposamenak. Udaleko Kultura Batzordeko kideek osaturiko epaimahaiak erabakiko du orain aurkezturikoetatik zer kartelek iragarriko dituen iraileko 2011ko Izurtzako jaiak. Epaimahaiak lehiaketako irabazle hautatzen duen kartelgileak 250 euroko saria jasoko du

Asteon jaso ditu jaietako kartel lehiaketarako lau proposamenak. Udaleko Kultura Batzordeko kideek osaturiko epaimahaiak erabakiko du orain aurkezturikoetatik zer kartelek iragarriko dituen iraileko 2011ko Izurtzako jaiak.Epaimahaiak lehiaketako irabazle hautatzen duen kartelgileak 250 euroko saria jasoko du.

 

Iaz antolatu zuten lehenengoz herriko jaiak iragartzeko kartela hautatzeko lehiaketa, eta Ainhoa Garate otxandiarrak jaso zuen saria. Bost kartel proposamen jaso zituzten iaz, eta jaiaren elkargune nagusia, plaza, eta dantzari biren irudia agertzen dituen kartela aukeratu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!