Seme-alaben gastuetarako eta alokairurako diru-laguntzak

Anboto 2011ko eka. 25a, 09:08

Uda ostean zabalduko dute alokairuan bizi direnei zuzenduriko udalaren diru-laguntza jasotzeko eskariak egiteko epea: urriaren 11tik azaroaren 12ra arte aurkeztu ahalko dituzte herritarrek eskariak Udaletxean

Uda ostean zabalduko dute alokairuan bizi direnei zuzenduriko udalaren diru-laguntza jasotzeko eskariak egiteko epea: urriaren 11tik azaroaren 12ra arte aurkeztu ahalko dituzte herritarrek eskariak Udaletxean.

 

Aurtengo udal aurrekontuan 10.000 euroko diru-atala gorde zuten alokairuan bizi direnen artean banatzeko, eta lehenengoz jaso dute aurrekontuan jaio-berrien familientzako diru-laguntzarako 2.400 euroko atala ere. Izurtzarrak herrian bizitzen geratzera bultzatzea helburu duten diru-laguntzak dira biak.

 

Jaioberriengatiko diru-laguntzarako eskaria egiteko, gastuen justifikazioa aurkeztu behar dute gurasoek Udaletxean; gehienez, 600 euro jaso ditzakete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!