Ondarearen Zerrendan sartu dute Arana jauregia

Anboto 2011ko eka. 17a, 08:30

Euskal Kulturaren Ondarearen Zerrendan inskribatu dute 1852an eraikitako Arana jauregia

Euskal Kulturaren Ondarearen Zerrendan inskribatu dute 1852an eraikitako Arana jauregia.

Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu du Kultura Sailak “Arana jauregia Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean monumentu kategorian” inskribatu dutela.

Eusko Jaurlaritzako kultura sailburuak sinatzen duen idatzian, 1852an eraikitako “higiezina babesteko eta udal hirigintza planeamenduan sartzeko” eskaria egiten zaio udalari.

Jabearen ekimena izan zen Arana jauregia eta inguruko lursaila ondare izendatzeko eskatzea. Azken lau urteetan gobernuan izan den taldeak begi onez ikusi zuen eraikina babestea, baina lar deritzo inguruko lursaila ere babesteari, eta alegazioa aurkeztu zuen. Kultura Sailak ez du alegazioa aintzat hartu. Gobernu talde berriak batzarra eskatuko dio Kultura Sailari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!