Lehiaketa bidez hautatuko dute jaietako kartela, bigarren urtez

Anboto 2011ko eka. 12a, 10:00

Udaletxeko iragartokietan zein udalaren interneteko www.izurtza.net webgunean ere eskuragarri daude iraileko herriko jaietako kartela hautatzeko udalak deitu duen lehiaketaren oinarriak.

Udaletxeko iragartokietan zein udalaren interneteko www.izurtza.net webgunean ere eskuragarri daude iraileko herriko jaietako kartela hautatzeko udalak deitu duen lehiaketaren oinarriak.

Proposamenak aurkezteko ekainaren 30era arteko tartea izango dute parte hartu gura dutenek: Izurtzako udaletxean, formatu digitalean zein DIN A3 tamainako paperean inprimatuta aurkeztu ahalko dituzte parte-hartzaileek euren lanak: 50x70 zentimetroko neurrikoak beharko dute izan kartelek.

Udaleko Kultura Batzordeak osatutako epaimahaiak hautatzen duen lanaren egileak 250 euroko saria jasoko du. Sariak banatzen dituztenean, udaletik jakinarazi dutenez, “egoki ikusiz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatuko” dute.

Izurtzako jaiak 2011 testua eroan beharko du kartelak derrigorrez, eta herriko jaien ezaugarriren bat adierazi. Egileen esku utzi dituzte, berriz, baliatutako teknikak eta gaiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!