'Parte-hartze prozesu baten amaierako pausua izan da'

Anboto 2011ko eka. 5a, 11:04

Joan zen astean aldizkari honen alean jasotako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren behin behineko onarpena, \'herritar guztiei zabalik egon den parte-hartze prozesu baten amaiera\' izan dela nabarmendu du Ezker Abertzaleko gobernu taldeak

Joan zen astean aldizkari honen alean jasotako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren behin behineko onarpena, “herritar guztiei zabalik egon den parte-hartze prozesu baten amaiera” izan dela nabarmendu du Ezker Abertzaleko gobernu taldeak.

Ballarin jarduneko zinegotziak azpimarratu duenez, “prozesu luze baten azken emaitzaren” kontra bozkatzeko jeltzaleek plazaratutako argudioa —gaia udalbatzarrera hauteskundeak baino egun bi lehenago eramatea ez dela zuzena—, ez da udal gobernuaren ustez ulergarria.

Prozesuak markatutako epeen barruan, eta berridazketaz arduratu den taldeak dokumetua osatzen amaitu duenean eroan dute plana hasierako onarpenerako proposatzera,Ezker Abertzaleko funtziotako zinegotziak  azpimarratzen duenez.

Iritziok maiatzean burutu zuten udalbatzarrean ere mahai-gaineratu zituen Ezker Abertzaleak, jeltzaleen kritikei azalpen horiekin erantzunez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!