Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren hasierako onarpena egin dute

Anboto 2011ko mai. 29a, 09:54

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berridazteko hasierako onarpenaren proposamena ez-ohiko udalbatzarrean eztabaidatu du gobernu taldeak; kontra bozkatu du EAJk

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berridazteko hasierako onarpenaren proposamena ez-ohiko udalbatzarrean eztabaidatu du gobernu taldeak; kontra bozkatu du EAJk.

Iazko otsailean onartu zuten planaren berridazketa esleitzea, eta aurtengo otsailean burutu duten herri-galdeketaren emaitzak aintzat hartuta jardun dute txostena osatzen.

Legegintzaldiaren azkeneko egunean aurkeztu zuten proposamena, maiatzaren 20an; Ezker Abertzaleko lau zinegotziek alde eta EAJkoek kontra bozkatu zuten. Gobernuaren gaiagazko “moduak” ez dituztela konpartitzen azaldu dute jeltzaleek euren bozka arrazoitzeko. Adierazi dutenez, ez zaie bidezkoa iruditzen “hauteskundeetarako egun biren faltan” aurkeztea hau lako gai garrantzitsua bozketara.

Hirigintza Plana “datorren legegintzaldian baliatuko dugun tresna izanda, uste dugu ekainaren 11tik aurrera eratuko den udalbatzari dagokiola gai horren inguruko erabakiak hartzea”, dio Zarrabeitia zinegotzi jeltzaleak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!