'Eskubide urraketa' salatzen duen mozioa udalean

Anboto 2011ko mai. 19a, 08:51

Legegintzaldiko azkeneko ez-ohiko udal bilkuraren gai ordenan sartu du azken lau urteetan herrian gobernuan egon den Ezker Abertzaleko zinegotzi taldeak Eskubide urraketa izenburuko mozioa

Legegintzaldiko azkeneko ez-ohiko udal bilkuraren gai ordenan sartu du azken lau urteetan herrian gobernuan egon den Ezker Abertzaleko zinegotzi taldeak Eskubide urraketa izenburuko mozioa.

Alderdien Legeagaz, “Ezker Abertzaleko siglaren baten ordezkari, hautagai, interbentore edo apoderatu izatea edozein instituziotarako hautagai izateko eskubidea galtzeko nahikoa” izan dela eta egoera horretan 40 izurtzar daudela dio idatziak.


“Eskubide urraketa” horren salaketa egiteaz gainera, konpromisoak eskatzen dizkiote udalbatzarrari mozioan: besteak beste, “eskubideak urratuta dauzkaten herritarren parte-hartze munizipala ziurtatzeko bideak” ipintzea, edo “eskubideak urratuta dituzten susmoa duten herritarrek hala eskatuz gero, euren egoeraren berri jakiteko tramiteak burutzen laguntzea” aurrerantzean udalak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!