Lanpostua esleitzeko azken proba astelehenean

Anboto 2011ko mai. 13a, 09:45

Maiatzaren 16an, astelehenean, udaletxean burutuko dute udaleko garbitzaile posturako oposaketara aurkeztu eta beste bi azterketen galbaheak igaro dituzten hiru lagunek azken proba

Maiatzaren 16an, astelehenean, udaletxean burutuko dute udaleko garbitzaile posturako oposaketara aurkeztu eta beste bi azterketen galbaheak igaro dituzten hiru lagunek azken proba. Lehiaketa publikoan parte hartzeko 50 lagunek baino gehiagok eman zuten izena, eta aurreko bi probak egin eta gero, hiru lagunek burutuko dute asteleheneko proba praktikoa. Lehiaketa-oposizio honen bitartez, lanaldi erdiko lanpostu bat esleituko du udalak; besteak beste, udaletxea, medikuaren kontsultategia, jubilatuen lokala eta frontoiko aldagelak garbitzeko. Udal ordezkariek azaldu digutenez, proba egunean bertan esleituko dute lanpostua.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!