Udal aldizkarian ez dietela lekurik egin salatu du EAJk

Anboto 2011ko api. 28a, 09:04

Legegintzaldiaren balantzea eginez \'udalaren 1.600 euroko\' inbertsioagaz duela zenbait aste herriko etxeetan banatu duten aldizkarian euren alderdiari \'lekurik ez\' diotela egin salatu du EAJk

Legegintzaldiaren balantzea eginez \"udalaren 1.600 euroko\" inbertsioagaz duela zenbait aste herriko etxeetan banatu duten aldizkarian euren alderdiari \"lekurik ez\" diotela egin salatu du EAJk. Diru publikoagaz euren \"alderdiari ahotsa ematea\" egotzi zion EAJko bozeroale Zarrabeitiak Ezker Abertzaleko gobernuari. Aldizkarian jasotako hainbat ekimen EAJk sustaturikoak direla eta aldizkarian aintzat hartu dituztela erantzun zion Muñoz alkateak. \"Faltan bota duguna, legegintzaldi honetan udaletxe honetako talde garen heinean, jeltzaleok egin dugun lana azaldu ahal izateko aldizkarian lekutxo bat edukitzea da, besterik barik\", azpimarratu zuen bozeramale jeltzaleak. Gobernuaren jarrera hori aurreko urteetan ere kritikatu izan dutela gogorarazi zuen Zarrabeitiak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!