Bake epailea beste hiru herrigaz partitzea eskatzeko adostasuna

Anboto 2011ko api. 14a, 11:25

Bake Epaitegiaren zereginak udaleko idazkariak burutzen ditu gaur egun lau herri hauetan

Bake Epaitegiaren zereginak udaleko idazkariak burutzen ditu gaur egun lau herri hauetan Bake Epaitegietako Elkartea eratzeari buruzko txostena aho batez onartu zuten joan zen barikuko Izurtzako udalbatzarrean, Iurretako udalaren proposamenagaz bat eginez: orain arte Izurtza, Iurreta, Atxondo eta Mañarian, herriko idazkariek eta idazkari-laguntzaileek burutu dituzten Bake Epaitegiari dagozkien lanak egiteko Eusko Jaurlaritzari lau herriotan lan egingo duen funtzionarioa kontratatzea eskatuko diote lau udalok. Izurtzaren kasuan, idazkariak egunean udaletxean burutzen duen hiru ordu eta erdiko lanaldian, Bake Epaitegiari dagozkion zereginek lan-karga handiegia suposatzen dutela nabarmendu zuten udaleko ordezkariek. Eusko Jaurlaritzari eskaria lau udalek elkarregaz egitea da Iurretako udaletik Izurtzan jaso duten proposamena, eta proposamenagaz aho batez egin zuten bat, joan zen barikuan, Ezker Abertzaleko eta EAJko zinegotziek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!