Ordenamendu berrituaren idazketa maiatzerako

Anboto 2011ko api. 9a, 11:34

Otsail amaierako herri galdeketaren emaitzak aintzat hartuta, orain hilabete inguru ekin zion ordenamenduaren berridazketa burutzen diharduen jakintza-alor anitzeko taldeak plan berria idazteari

Otsail amaierako herri galdeketaren emaitzak aintzat hartuta, orain hilabete inguru ekin zion ordenamenduaren berridazketa burutzen diharduen jakintza-alor anitzeko taldeak plan berria idazteari. Maiatzean itxaroten dute ordenamendu berrituaren proposamena udalbatzarrean aurkeztea eta behin-behinean onartzea. Prozesu guztia jarraitu duen Aholku Batzordeak herri galdeketaren emaitzak aintzat hartzeko konpromisoa hartu zuten; Ezker Abertzaleko gobernuak ere hartu zuen konpromiso hori, martxoko udalbatzarrean. Berez, galdeketa legez loteslea izan ez arren, galdeketatik ondorioztaturiko irizpideen arabera jarduteko konpromisoa hartu zuen udal gobernuak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!