Gobernuaren balantzea legegintzaldiari buruz

Anboto 2011ko mar. 31a, 12:02

Hamasei orrialdetan, udal gobernuaren lau urteon gaineko balorazioa jaso dute aldizkarian

Hamasei orrialdetan, udal gobernuaren lau urteon gaineko balorazioa jaso dute aldizkarian. Ezker Abertzaleko udal gobernuaren legegintzaldiaren balantzea egiten duen hamasei orrialdeko aldizkaria kaleratu dute. Herriko etxeetan banatu eta udalaren Interneteko webgunean ere ikusgai ipini dute, udalean lau urteotan hartutako erabakien eta udal gobernuak bultzatutako neurriei buruzko balantzea egiten duen aldizkaria. Besteak beste, Lorea Muñoz alkatearen legegintzaldiaren balorazioa eta dei bat jaso dituzte aldizkariaren lehenengo orrialdean: legegintzaldi honetan garatu duten \"dinamika parte-hartzaileagaz jarraitzera animatu\" ditu Muñozek izurtzarrak. Ordenamendu Orokorraren berrizte prozesuari, kulturari, ekonomiari eta abarri buruzko balorazioak jaso dituzte aldizkarian.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!