Udal eraikinak garbitzeko postua betetzeko oposizioak

Anboto 2011ko martxoaren 17a

Lehiaketa publikoan parte hartzeko 50 baino gehiagok izan dute izena emanda

Lehiaketa publikoan parte hartzeko 50 baino gehiagok izan dute izena emanda.<7b> Lehiaketa publikoan parte hartzeko izena emanda 50 lagun baino gehiago zituztela-eta, leku arazoak aurreikusi eta Mañariko frontoian burutu zuten lanposturako lehenengo proba, joan zen zapatuan: azterketa teorikoan, azkenean, ia hogeita hamar lagunek hartu zuten parte, azaldu dutenez. Lehiaketa-oposizio hau deituta, Izurtzako Udalak esleitzea gura duena lanaldi erdiko lanpostu bat da; besteak beste, udaletxea, medikuaren kontsultategia, jubilatuen lokala edo frontoiko aldagelak garbituko dituen langilea kontratatzea. Asteon udalean azaldu digutenez, lehenengo azterketa igaro dutenek bigarren proba bat burutuko dute orain: proba praktikoa izango da hurrengo hori.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!